dijous, 3 de maig del 2012

INFORMACION CAFE REBELDIA EN EUSKERA

Osasuna guztientzat!

Proiektu hau, Bartzelonako Zapatista Kolektiboa izan zenaren ondoren sortu zen. Proiektu honen helburu nagusia erresintentzian dauden kooperatiba zapatistei soldata-lan erlazio duina bermatzea da, baita
kafe honen salmentatik lortutako irabaziak, komunitate indigenei
zuzentzea ere ( argitu beharra dago, oraindik ez dugula irabazirik eduki, proiektu hau hasteko eskatu genuen prestamoa ordaintzen ari bait gaude).

Produktu Zapatisten merkaturatzerako Europar Saretik, gutxieneko prezio bat adosten saiatzen da. Erakunde honek, kooperatiba hauek bisitatzeko txangoak antolatzen ditu urtero eta erlazioa zuzena da. Aldi berean, Europar sareko talde ezberdinek koooeratiba ezberdinekin akordioak dituzte.


Urtero, urrian zehar, jatorrizko kooperatibekin aurre kontratu bat
egiten da non kantitatea, kalitatea, prezioa, garraiobidea, ordainketa mota (kontratua sinatzean %50 eta kafea jasotzean beste %50) eta eskariaren jasotze data (apirila maiatza bitartean) zehazten den.
Kooperatiba guztiek ez dute produktu ekologikoaren zihurtagiririk, Batzuentzat, kostu handiko lana da eta ezin dute. Produktua manipulatua izan ez dela eta tratamentu kimikorik jaso ez duenaren erabateko ziurtasuna dago, ordea.


La Associació solidaria cafè Rebeldía-Infoespai-k kafe erosketa Europar Sareko beste talde batzuekin batera egiten du. Urte honetan Pariseko lagunekin egin dugu erosketa. 3000 kilo dira erositakoak eta bakarrik egin izan bagenu- merkantzia itsasotik dator-, galerak izango genituzkeen. Espero dugu etorkizunean kontenedore bat hartzea guk bakarrik!


Kafe berdea, Alternativa3( Terrassa, Bartzelona) almazenetara iristen
da, eta han xigortu eta paketatzen dugu.
Gure lan espazioa den lokalera iritsi ondoren, etiketak jarri eta
banaketerako kaxetan sartzen dugu.


Ongi etorria eman nahi diezuegu Associació cafè Rebeldía-Infoespai-ra. Jada, kafe zapatistaren eskaera egin dezakezue posta elektronikoz : rebeldia.infoespai(arroba)gmail.com -ean edo Plaça del
Sol,19-20 local -08012 Gràcia ( Barcelona) dugun dendatik jasotzera pasatu zaitezkete. Eskaera hiritik kanpokoa bada, bidaltzeko eskatu
dezakezue.


BIDALKETA EGITEKO BALDINTZAK

Eskaerak e-postaz egingo dira. E-posta ziurtatu ondoren,
ordainketa egiteko kontua bidaliko zaizue. Ditugun baliabide eta
azpiegiturengatik, eskaerak ezin dira 3 kaxa (64/70 kaxa
1/4kg) edo 1kg bateko 3 kaxa baino goragokoak izan. Helbidearen arabera zehaztuko da 3 kaxatik goragoko eskaera
egin daitekeen. Ordainketa egin eta, gehienez, bost laneguneko epean entrega egingo da. Garraioaren kostua zuek ordaindu beharko duzue.


Bi produktu mota ditugula gogorarazi nahi diezuegu:
- 250gramoetako kake paketea
- Kilo bateko kafe paketea.


Osasuna eta askatasuna!


e-mail:  rebeldia.infoespai(arroba)gmail.com


Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada